aiaraldea.com komunikazio leihoak opor garaiko esperientziak euskaraz partekatzeko antolatu du II. Udako Argazki-postal digitalen Lehiaketa.
Parte hartu nahi baduzu nahiko da zure maletan kamera bat edo beste edozein gailu sartzea eta zure ustez interesgarria, alaia edo polita diren leku, gauza edo pertsonei argazkiak ateratzea eta testu txiki batez laguntzea. Munduko edozein tokitik igo ahal izango duzu zure argazki-postala aiaraldea.com atarian, zinez erraza da.
Helburua
Aiaraldea.com-ek udan ere, munduan barrena oporretan dauden Aiaraldeko herritarrak euskaraz harremantzeko topagune digital bat eskaini nahi du. Gauzak horrela, monumentuak edo eraikinak, hauen barrualdeak, paisaiak edo lagun arteko giroa, zein gauza kuriosoak eta igorritako testuak izan daitezke garaile.
Parte hartzaileak
Lehiaketa Aiaraldeko herritar guztiei irekita dago, gogoan izan aiaraldea deitzen dugun hori ondoko herriek osatzen dutela: Urduña, Laudio, Amurrio, Aiara udalerria, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta bertako herri txiki guztiak (ikus herrien menua).
Parte hartzeko baldintzak
Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazki-postalak aurtengo udakoak izango dira.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ditzake.
Lehiakideek norbanako mailan esku hartuko dute eta, ondorioz, argazki batek egile bakarra izan dezake edo behintzat aurkeztuko duen pertsonak sinatuta baino ez da egongo.
Ezingo dira aurretik beste lehiaketa batean aurkeztutako argazkiak bidali.
Epaimahaiak erabakiko du igorriko diren irudi eta testu guztietatik zeintzuk diren irabazleak.
Derrigorrezko baldintza da postalen testua euskaraz idatzia izatea.
Argazki digitalak baino ez dira onartuko, jpg edo png formatuarekin.
Argazkiarekin batera, lekua, data eta postal moduko mezu bat egongo da. Honekin batera, egilearen izena eta posta elektronikoa utzi beharko da.
Mezu iraingarriak dituzten argazki-postalik ez da onartuko.
Argazkiak onesteko epea
Lehiaketan parte hartzeko argazki-postalak uztaila, abuztua eta irailaren bitartean igo ahal izango dira, onesteko azken eguna 2011eko irailaren 21a izango da (udazkenera arteko epea beraz).
Argazkiak muga egun horretara artean argitara daitezke, non-eta Airaldea.com webgunean.
Epaimahaia
Epaimahaia gure elkarteko kide batek, idazle batek eta aiaraldeko 3 argazkilari ezagunek osatuko dute.
Epaimahaiaren erabakia ezin da eztabaidatu edo ezin zaio horri gaitziritzi. Irabazleei posta elektronikoz emango zaie erabakiaren berri eta, aldi berean, aiaraldea.com orrialdean argitaratuko da.
Sariak
Testuaren originaltasuna eta argazkiaren kalitate artistikoa sarituko dira.
Bi sari banatuko dira:
Argazki kamara digitala eta Landetxe batean 2 pertsonentzako egonaldia.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez sari bat lor dezake.
Sariak ezin dira lagapenean eman eta Epaimahaiak ezin du lehiaketa irabazlerik gabe utzi.
Sariak jasotzen dituzten eta jasotzen ez dituzten argazkiak
Nahiz eta Udako Argazki-Postal Lehiaketan parte hartu, norberak nahi duena egin dezake bere argazkiarekin.
aiaraldeak.com ez da irudi horien jabe izango eta beste orrialde edo lehiaketan parte hartu ahal izango du.
Hala eta guztiz ere, lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du bere argazkiak aiaraldea.com atarian argitaratuak izan daitezkeela aurrerantzean, beti ere egilearen izena aipatuz eta irudi horrekin dirurik ez lortzearen baldintzapean.
Onespena
2011eko Udako Argazki Postal Lehiaketan esku hartzeak esan nahi du oinarri hauek osorik onesten direla